Argazkia: JMVM.
Iragarki hau estatuko prentsan azaldu zen 1966ko apirilean. Testua irakurtzeak garai hartako lan merkatuaren gaineko ideia ematen digu. Lan eskuaren premia begi bistakoa zen hedatzen ari zen ekonomian, baina… Guadalajarako balizko interesatua – argazkikoa hiriburu hartako Nueva Alcarria egunkarian aurkitu dut- Arrasateraino hurbildu behar zen, lanik emango ote zioten ezagutu gabe.