Aste honetan berriro jarri da martxan BAZ bulegoa, eta bizilagun asko hasi dira dagoeneko eskaintzen dituzten zerbitzuak erabiltzen. Jendea BAZ-en bulegora joateko arrazoiak, Covid-19aren osasun-krisia iritsi aurretik zituztenen antzekoak dira oraindik ere, baina zuzendaritzatik diotenez, aldaketa handia nabaritu dute jendearen joeran: “Herritar askok kanal presentzialaren ordez telefonoa, emaila eta whatsapa aukeratu dituzte gurekin harremanetan jartzeko”.
Hala ere, betiko zerbitzuak berdin eskatzen dituztela azaldu dute: Sarrera erregistroa, bolanteak, ordainketa, obra baimenak, etab.
Asteleheneko datuak honakoak dira:
Aurrez aurreko tramiteak: 135
Telefonozko tramiteak: 117
Online bidezko tramiteak: 35




