Abenduaren 29an Albina Stardustek eta Divina Comediak gabonetako ekitaldi berria ekarriko dute herrira. Publiko guztientzat sortutako ikuskizun berri honetan, Euskal Herriko zein nazioarteko Gabonetako klasikoen errendizioa aurkezten dute, jaien espiritua lente lotsagabe, dibertigarri eta trabesti baten bidez proiektatuz.
Uzta propioko musika tartekatuz, talde minorizatuetako pertsonek urte sasoi honetan bizi duten errealitateari buruzko iruzkina da showa, gehienentzat ospakizun- eta alaitasun-garaia baden ere. Komunitatearen balioa, familia aniztasuna edo kontsumismoa dira show-ak jorratzen dituen hainbat gai, izaera umoretsu eta ikusgarria inoiz alde batera utzi gabe.




