Musikaldiaren barruan, Alberto Urretxo arrasatearrak bere proiektua ‘Soinuaren bidaia’ aurkeztu du Kulturaten. Tronboi jotzaile arrasatearrarekin batera, Laura Delgado eta Iñigo Grimal biolinistak, Adriana Grigoras biola jotzailea eta Javier Martinez txelo jolea izan dira taula gainean. Errezitaldian Mahlerren abestiak interpretatu dituzte, ‘Gudari’ obraz gain.
Bestalde, bihar, igandea, Musikaldia zikloko kontzertu berri bat izango da. Oraingoan Errenteriako Andra Mari abesbatzak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:30ean San Frantzisko elizan.