Alarma Morearen kontzertua, Al-Andaluseko aste kulturalaren berritasun nagusia

0
444

Argazkia: MB Artxiboa

Al-Andalus Kultur Elkarteak, aste kulturala ospatuko du datorren astean, maiatzaren 22tik-26ra. Aurtengo egitarauak, aurreko urteetako ildo beretik jarraitzen du, baina berrikuntza nagusi batekin. Aurten, asteko ikuskizun nagusia Alarma Morearen kontzertua izango da, maiatzaren 24an, 19:30etan. Hala ere, hainbat ekintza gehiago daude antolatuta aste osoan zehar.

Aste kulturalaren egitaraua:

Maiatzak 22, asteazkena, jubilatuen eguna:

  • 19:30etan: 65 urtetik gorako bazkideentzako luntxa.

Maiatzak 23, osteguna:

  • 19:00etan: Al-Andalus argazki zaharren proiekzioa.
  • 19:30etan: Andaluziako produktuen dastaketa. (gozogintza eta barraskilioak)

Maiatzak 24, ostirala:

  • 19:30etan: Alarma Morea, kontzertua.

Maiatzak 25, larunbata:

  • 12:30etan: Parrillada (nahitaezkoa da tiketa hartzea). Haurrentzako animazioa AIDArekin.
    21:30etan: Bazkideentzako eta jarraitzaileentzako afaria (menua eta prezioak tabloian). (Hilaren 22a baino lehen eman izena).
  • 23:00etan: Play-BackJaialdia.

Maiatzak 26, igandea:

  • 13:00etan: Lourdes Oncalako Sevillana Eskolaren emanaldia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen