Jone Alaitz Uriartek elkarlanean, Rikardo Arregi Saria 2021, arteari buruzko liburua egin du

0
702

Arrasatear gazteak ‘Desmuntatzeak eta ornamentuak’ liburua egin du Mikel Onandiarekin batera. Euskal Herriko bost artista gazteri “ahotsa eman nahi izan diegu, beren lana egungo testuinguruan koka zezaten”.

Argazkia: argia.eus

Jone Alaitz Uriarte Iriartek (Arrasate, 1986) 2015etik Tabakalerako erakusketen eta proiektu artistikoen koordinatzaile eta project manager dihardu.

Gainera, Argia aldizkarirako arte-kritikak idazten ditu, eta Basilika kolektiboan dihardu. Podcast honek egungo praktika artistikoen berri ematen du, eta 2021ean Rikardo Arregi saria jaso zuen, Komunikazio-proiektu Onenaren Saria.

Jone Alaitz Filosofian lizentziatua da UPVtik, Kudeaketa Kulturalean Masterra egina du Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, baita Arte Garaikidearen eta Ikus-Kulturaren Historian Masterra MNCARSen ere.

Halaber, Buenos Airesen lan egindakoa da, baita Madrilgo Cervantes Institutuan eta ICO delakoan ere, besteak beste.

Beraxek eta Mikel Onandiak (Durango, 1983) 1980. hamarkadan jaiotako 5 euskal artista elkarrizketatu dituzte: Sahatsa Jauregi, Oier Iruretagoiena, Damaris Pan, Daniel Llaría eta Nora Aurrekoetxea.

Elkarrizketa horiek ‘Desmuntatzeak eta ornamentuak’ liburuan jaso dituzte, sortzaile hauen iragana, oraina eta etorkizuna aztertuz.

Izan ere, liburuarekin “artistei ahotsa eman nahi izan diegu, beren lana egungo testuinguruan koka zezaten”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen