Al-Andalusek Andaluziaren Eguna ospatuko du larunbatean

    0
    414

    Kartela: Al-Andalus. Argazkia: MB artxiboa.

    Datorren otsailaren 28an 43 urte beteko dira Andaluziari bere Autonomia Estatutua eman ziola. Ordutik, otsailaren 28an Andaluziaren Eguna ospatzen da. Al-Andalus Kultur Elkarteak bat egingo du ospakizunarekin, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu otsailaren 25erako, larunbata.

    Egitaraua Alegría de la Sierra taldeak irekiko du eguerdiko 13:00etan eta ondoren Lourdes Oncala taldearen emanaldia izango da. Arratsaldean, 19:30ean, Maledantza dantza taldea igoko da oholtzara, eta Maria Ubarretxena alkatea izango den afariaren ondoren, La Piti da Rumbasek abestuko du.

    Bestalde, otsailaren 28an, Andaluzia Egunean, ekitaldi txiki bat egingo da arratsaldeko 19:00etan.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen