Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Al-Andalus Kultur Etxea.
Al-Andalus Kultur Etxeak bere aste kulturala ospatuko du aurten ere. Jarduerak gaur, asteazkena, hasiko dira Jubilatuen Egunarekin. Arratsaldeko 19:30ean luntxa izango da 65 urtetik gorako bazkideentzat.
Igandera arte hainbat jarduera egingo dira haur zein helduentzat. Larunbatean bazkide eta jarraitzaileentzako afaria ospatuko da, gaueko 21:30ean. Gaur da izena emateko azken eguna. Bestalde, igandean, eguerdiko 13:30ean Lourdes Oncalako Sevillana Eskolaren emanaldia izango da.

