Akrobaziak, dantza,… plazaratu ditu Berdinkik estereotipoen aurka

0
883

‘Mikra’ izeneko zirku garaikide ikuskizuna izan da Biterin, Udazabal egitarauaren baitan, “botere harremanak ikusarazteko”.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta, disziplina ezberdinak ikusgai izan dira Biteri plazan gaur arratsaldean.

Berdinki konpainiak ‘Mikra’ ikuskizunaren nondik norakoak azaltzen ditu: “akrobaziaren munduak bere baitan ‘normaltzat’ duen ‘perfekzioaren’ bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean”.

“Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta empatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu”.

Zirku garaikide honek zenbait galdera planteatzen ditu: “Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean? Aske bizi dugu geure nortasuna?”.

“Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun, gurasotasun edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da Mikra”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen