Aker Tatuaje Estudioak bere ateak ireki ditu Covid-19k sortutako egoerara egokituta

0
1177

Maiatzaren 18an ireki zituzten estudiaren ateak berriz, eta bezeroen harrera oso ona izan da.

Jendeari ateak ireki dizkion beste negozioetako bat tatuaje estudioak izan dira. Arrasateko Aker Tatuaje Estudioaren kasuan, maiatzaren 18an ireki zituzten ateak. Mireia estudioko arduradunak jakinarazi duenez, “Tatuaje estudioak ile-apaindegien kategoria berean sartzen dira; beraz, maiatzaren 10ean ireki genezakeen, baina araudi berrira egokitu behar izan genuen, eta azkenean 18an ireki genituen gure ateak.”

Bezeroek oso harrera ona egin diote irekierari “zenbait jende berehala etorri da belarritako bat erori zaiolako, eta horrelako kasuak izan dira. Izan ere, agenda beteta daukagu, eta jendea animatuta dago. Egia da lan asko pilatu zaizkigula, bi hilabete galdu ditugulako.”

Tatuaje estudioak beti higiene neurriak zorroztu dituzten negozioak izan dira, baina mundu guztiak bezala, egoera berrira egokitu egin behar izan dute. Akerren neurri hauek hartu dira:

  • Azkenengo 14 egunetan sintoma hauek ez eduki izana:
    • Sukarra
    • Eztula edo arnas aparatuko arazoren bat
    • Usaimen / dastamen galera
    • Covid-19an positibo eman duen norbaitekin kontatua
  • Norbere higienea zaindu
  • Derrigorrezkoa norberak bere maskara ekartzea

Dendara sartzeko ere protokolo bat jarraitu egin behar da:

  • Oinetakoak garbitu sarreran
  • Eskuak garbitu gelarekin
  • Komuna ezin da erabili
  • Ahalik eta gauza gutxien ukitu.
  • Maskara derrigorrezkoa da.
  • Tatuajea edo picing-a egitera bertaratzen direnei
    • Tenperatura hartuko zaie.
    • Objetu pertsonalak poltsan sartu eta atarian utzi beharko dituzte.

Itxita egon diren hilabeteak gogorrak izan dira. “Laguntza batzuk jaso ditugu, hala nola, kredituen ordainketa atzeratzea; Gizarte Segurantzaren kobrantza hilabete hauetan gelditu dute, baina aurrerago ordaindu egin beharko dugu; Udalarena ere ez digute kobratu; baina aurrezkietatik tira egitea egokitu zaigu. Autonomoentzako laguntzak ere kobratu ditugu, baina ez ditu behar guztiak betetzen. “

Bestalde, etor daitekeenaren beldur dira ere “jende asko dago ERTEn edo lana galdu du, eta horrek eragin zuzena izango du bezeroen kopuruan. Beldur gara, halaber, egoera hau errepika litekeela esaten dutelako. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen