Gazte arrasatearrak film honetan aktore gisa lan egin du. Azpimarratzekoa da ‘Akelarre’k Zinemaldiko Urrezko Maskorraren lehiaketan parte hartu duela. Aurkezpenaren ostean, filma pantailaratuko da.
Bideoa: Kowalski Films.
Domeka honetan (urriak 25) arratsaldeko 19:30ean Lorea Ibarra aktore arrasatearrak filma aurkeztuko du Amaia Udal Antzokian, Imanol Gallego kazetari arrasatearrak lagundurik.
Aurkezpenaren ostean filma ikus-entzun ahal izango da, hain zuzen, aurtengo Donostiako Zinemaldian film onenaren sarirako lehiatu den filma.
Erlazionatutako elkarrizketak:
Lorea Ibarrak ‘Akelarre’ eta ‘Ane’ film luzeetan parte hartu du
Lorea Ibarra: “Johny Deep bat-batean Maria Cristinako pasilloan ikustea ez nuen espero”