Akaitz elurrarekin [Testua eta argazkiak: Jose Felix Diaz de Tuesta]

    0
    400

    Iazko urte bukaeran bizpahiru aldiz izan nintzen Akaitzen. Horietako batean, Inazio Arregirekin. Giro txar samarra zegoen eta bide osoa lainopean egin genuen, bakar-bakarrik ibili ginen eta ez genuen inorekin topo egin bidean.

    Aste honetan berriro bueltatu naiz Akaitzera Felipe Uriarterekin. Oraingoan ez zegoen behelainorik, baina elurra bai. Eta batez ere haizea, haize bortitza. Hain zakarra, ze momentu batzuetan zutik egoteko arazoak izan genituen. Egia esanda, ez zen egunik onena Akaitz igotzeko, baina ondo pasatu genuen. Abentura txiki bat izan zen.

    Hona hemen Akaitz mendira egindako ibilaldiko argazkiak, batzuk Felipek eta besteak nik egindakoak. Argazki denak telefonoarekin egindakoak dira, kamara etxean ahaztuta utzi nuen eta.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen