Gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Barsanti konpainiak ‘Akabo!’ antzezlana eskainiko du. Udazabalen aurtengo azken saioa izango da. Komedia sutsua eta bizia da, bizitzari aurre egin ezin eta behin betiko irtenbide drastiko bat bilatzeko asmora gerturatzen gaituena. Tonu tragikomikoan, pertsonaiak hamabi metroko plataforma batera igoko dira, eta jauzi egiteko dilemari aurre egin beharko diote.
Cía BarSanti osatzen dute Juanjo Oterok, Artiza Rodriguezek eta Pako Revueltasek.Konpainiak bat egin du kaleko ikuskizun hau sortzeko. Haren esentziara itzuliko den pieza bat, antzoki batean egin daitekeen formatua ez dena. Horrela, hasieran egin zuten antzerkiarekin topo egin dute berriro.Aurreko edizioetan ‘Desahucio’ eta ‘Somos la ley’ antzeztu dituzte Arrasaten.