Mendiaren gailurrean neska batek istripua izan du, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, “orkatilan min hartu du, eta ezin izan du bere kabuz jarraitu”.
Ondorioz, pertsona batek eguerdiko 12:00ak aldera SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Telefonora hots egin du.
Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu da, mendizalea erreskatatu du eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.