Aitzolpari eta Liernii izan dira Egunean Behingo 3. asteko irabazleak

0
1160
Ttak!

Testua eta argazkiak: Ttak taldea.

Iepa lagunok!  Zelan joan da herri lehiako 3. astea?

Astero bezala, asteko irabazlea zoriontzen hasiko gara, kasu honetan zorionak eman behar dizkiogu herriko taldean lehenengo postuan geratu den Aitzolpari erabiltzaileari! Berak Karrikiri dendak eskainitako botila izango du eskuragarri. Asteroko poltsa eta kamisetaren zozketak ere badu irabazlea, liernii hain zuzen. Sarituak astebeteren epean AEDtik pasa beharko dira dagokien saria jasotzera. Zorionak bioi!

Bigarrenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Beinke eta Ttukun dendei argazkietan ikusgai dauden sariak eskaintzeagatik eta gurekin batera herrian euskara sustatzeagatik.

Mila esker beste aste batez batu zareten erabiltzaile guztiei, gero eta gehiago gara! 

Beste barik, animo aste berriarekin eta ez ahaztu, egizue egunean behin!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen