Pista estaliko 20 urtez azpiko txapelketa Anoetan ospatu da asteburu honetan.
Argazkiak: Fernando Zufiria.
Asteburuan ospatu dira Anoetan Euskadiko 20 urtez azpiko txapelketa pista estalian, eta Arrasateko atletek emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Jauzi hirukoitzean Alain Egia urrezko domina lortu du 13,88 metroko jauziarekin. Emaitza honekin Sabadellen ospatuko den Espainiako txapelketarako txartela lortu du.

Bestalde, Aitor Urangak, 60 metroko lasterketan, urrezko domina eskuratu du ere 7,46 segundoko denborarekin. Kasu honetan, arrasatear ez da Sabadellen ospatuko den txapelketan egongo, epaileek 7’10 denbora eskatzen dutelako.