Aitor Madinabeitiak Portugalen irabazi du, denboraldia biribilduz

0
753

Saioa klubeko karatekak Kyokushinkai estiloan borrokatu du, hau da, “babesik gabe eta K.O.ra”. Lehiaketan Europako 100 kirolari baino gehiagok esku hartu dute.

Argazkiak: Saioa Karate Kluba.

Arrasatear gazteak sasoian jarraitzen du, eta aurreko asteburuan Portugalgo Trofa herrira bidaiatu zuen.

Izan ere, herrialde horretako II. Open Kyokushin lehiatu zen, eta Europako nazio ezberdinetako 100dik gora karatekek parte zuten.

Aitor Madinabeitiak 70 kiloz azpiko modalitatean borrokatu zuen, eta Kyokushinkai estiloan borrokatu zuen, hau da, “babesik gabe eta K.O.ra”.

Hiru borrokan lehiatu zuen, hirurak irabazi zituen, eta ondorioz berak lortu zuen lehen postua. “Horrela, denboraldi bikain bat biribildu du – baloratu du klub arrasatearrak – nazioarteko zenbait lehiaketetan parte hartu eta horietako zenbaitetan dominak lortu ditu. Zorionak Aitor”. Bai horixe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen