Aitor Kerexetak udako argazki lehiaketan parte hartu du

0
282

Aitor Kerexetak Donostian egindako argazki batekin parte hartu du udako argazki lehiaketan. Argazkian, portua ikus daiteke, Acuariuma eta Igeldo mendia atzean dituela.

Lehiaketak gaur, ostirala, gaueko hamabiak arte zabalik jarraitzen du, eta beraz, uda honetan egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com-era bidal dezakezu.

Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:

Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen