Aitor Kerexeta udako argazki txapelketara aurkeztu da

0
2280

Krakobia inguruko (Polonia) Auschwitz kontzentrazio-esparru ohian egindako bi argazki aurkeztu ditu,”Ikustezin dauden paretak”.

Zuk ere lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:

  • Argazki egilearen izen-abizenak
  • Kontakturako mobileko zenbakia
  • Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
  • Esperientzia horri buruzko komentario bat

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen