Lehen mailako atezaina garun-paralisia duen mutiko batekin izan da, eta Levanterekin berak erabilitako elastiko bat oparitu dio, besteak beste.
Bideoa: Levante UD
Aitor Fernandez Abarisketa atezaina (Arrasate, 1991) Lehen mailan azpimarratzeko moduko denboraldia egiten ari da.
Gainera, orain gutxi nabarmentzeko beste ekimen bat egin du: garun-paralisia duen Levanteko zale batek (Andreu izenekoa) atezaina ezagutu nahi zuen, bere jokalari gustukoenetako bat zelako.
Arrasatearrak amets hori posible egin du, eta gainera partiduetan erabilitako elastikoa oparitu dio, animo ugari emateaz gain.