Aitor Escobarrek txalo beroak lortu ditu Al-Andaluseko Andaluziaren Egunean

0
1464

Gitarrista arrasatearrak flamenko kontzertua eman zuen atzo, Vanessa Triviño eta Fran Calabres ahotsetan, eta Manuel Luque perkusioan. Baita Kaira txikia dantzan ere. Publikoak ederki pasa zuen emanaldian zehar.

Ikus-entzuleek goraino bete zuten atzo arratsaldean Al-Andaluseko areto nagusia, Andaluziaren Egunaren harira.

Oholtza gainean Aitor Escobarrek gitarrari maisutasunez eragin zion, eta bere taldeak hurrengo diskoaren aurrerapen kanta bat ere eskaini zuen.

Gainera, Kaira txikia ere oholtzara igo zen eta taldearen erritmoari jarraituz, dantza egin zuen. Publikoak ‘olé’ oihukatuz, txalo egiten,… jarraitu zuen emanaldi arrakastatsua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen