Aitatasunaren inguruko solasaldia egin da Arizmendi Ikastolan

0
1084

Unai Serrano psikologoak eta Sarai Cano pedagogoak gidatu zuten atzoko saioa, ‘Aitatasuna, nola bizi dugu?’ izenburuarekin.

Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoko saio berri bat egin zen atzo arratsaldean, aitentzat. Mahai gainean honako gaiak izan zituzten:

“Aitatasuna nola eramaten den, nola kokatzen zareten etxean haurra jaiotzen denean, nola egiten duzuen zuen lekua etxeko antolaketa berrian, nola bizi duzuen ‘amatxorekin nahi dut’ esaldia haurra koskortzen denean…”.

Saio jakingarri hauek “Arizmendi Ikastolako komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei ere daude zabalik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen