Aita Menniren Gizarte Unitateko erabiltzaileen irteerak eten dira

0
566

Aldundiak jakitera eman du ere koronabirusaren ondorioz “erabiltzaileen irteerak aldi baterako eta prebentzioz etenda daudela honako egoitza hauetan”:

Mikel Deuna (Mutriku), San Martin (Azpeitia), Sanmarkosene (Errenteria), Hermano Garate – San Ignacio, Berminghan, Txara I, Txara II, Aldakonea, Alai-Etxe, Berio eta La Paz (Donostia), Atsobakar (Lasarte), Santa Maria Magdalena (Hernani), Caser Residencial Anaka eta Ama Xantalen (Irun), San Gabriel (Hondarribia), eta Argixao (Zumarraga).

Irteerak ere etenda daude Arrasateko Benito Menni Ospitaleko Gizarte Unitatean. Aldundiko bozeramaileak, Eider Mendozak, adierazi du “Gipuzkoako Foru Aldundiak etengabeko alerta, prebentzio eta zaintza sistema bat duela martxan, Txoke Planaren eta Zaintza eta Alerta Sistemaren bidez”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen