Aita Menniko Zuzendaritza oraingoz ez du negoziazio prozesua ireki, eta ELA sindikatuak exijitu ditu, besteak beste, soldaten igoerak, generoen arteko arrakala txikitzea, eta behin-behinekotasuna murriztea.
ELA sindikatuak deiturik, atzo arratsaldean Arrasateko ospitale honetako hainbat langilek bilkura egin zuten Seber Altuben. Hauexek dira aldarrikatzen dituztenak:
- Soldatatan igoerak, erosahalmena berreskuratzeko.
- Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala txikitzea.
- Behin-behinekotasunari eta langile faltari aurre egiteko plana.
- Arriskuei aurre egiteko prebentzio neurriak.
