Osasun Sailak herenegun positibo bat atzeman zuen arrasatearren artean, betiere PCR testen bitartez.
Aretxabaletan herenegun 4 positibo izan ziren, Osasun Sailaren arabera. Sail honek ez ditu Aita Menniko positiboak sartu bere eguneroko informean. Sailetik adierazi berri digute ere Gipuzkoan atzo atzemandako 2 positiboek “ez daukatela zerikusirik Aita Menniko fokoarekin”.