Aita Menniko Zuzendaritzak azaldu du atzotik ez dela positibo gehiago izan

0
266

Gaur arte (azaroak 13) denera “39 positibo izan dira”. Bi paziente kaltetuenetatik, “batek egoera berean jarraitzen du eta besteak eboluzio ona izan du”. “Familiek jarraitzen dute pazienteen eboluzioaren inguruko informazio gaurkotua jasotzen”.

Azaroaren 6an atzemandako agerraldiaren ondorioz “30 pazientek positibo eman dute, 10ek negatibo eta sintoma barik, eta bat PCRaren emaitzaren zain dago”.

Positibo emandako pazienteak “egonkor, asintomatiko edo itxuraz sintoma arinekin daude (sukarra, katarroaren sintomak). Horietatik bi paziente kaltetuenetatik, “batek egoera berean jarraitzen du eta besteak eboluzio ona izan du”.

Ospitaleak jarraitzen du “paziente bakoitzaren beharrei egokitutako tratamendu farmakologikoak eta zaintza medikoak” aplikatzen.

Bien bitartean, “familiek jarraitzen dute pazienteen eboluzioaren inguruko informazio gaurkotua jasotzen”.

Ospitaleko langileen artean “ez da kutsaketa gehiagorik atzeman, eta 9 dira agerraldiaren hasieratik kutsatutako pertsonak”.

Aita Menni Zuzendaritzak jarraitzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin “etengabeko komunikazioan, era koordinatuan aurrera eramaten ari diren jarduera guztien inguruan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen