Aita Menniko Zuzendaritza: “ELAri ez diogu leziorik onartzen pandemia baten kudeaketan”

0
988

Beheko testua: Aita Menni Ospitaleko Zuzendaritza.

Iritzi publikoak badaki ezberdintzen ELAk gizarteak duen papera eta Aita Menniko irabazi asmorik gabeko instituzioek bezalakoek dutena. Orain sektorizazioa erasotzen dute agerraldi baten erabilera oportunista egiten, kutsatze maila altuko Eskualde batean (Debagoiena). Saiatzen ari dira kontrako iritzi bat sortzen, hitzarmenaren negoziazioaren bitartez. Orain dagoeneko ez dituzte COVID-19 kasuak lotzen Aita Mennirekin, aurpegiratu genien bezala, baina egoera honekin min egiten saiatzen jarraitzen du.

Beste behin ELAren adierazpenak onartezinak, alarmistak eta oportunistak dira. Ez diegu onartuko guri lezioak ematea pandemia kudeatzearen inguruan, COVID-19arena bezalakoa hitz tekniketan.

Egoera honetan ez dugu euren elkarlanik sentitu, eta gogorazi nahi dugu euren aurkako bost sententzia dituztela Gipuzkoako egoitzen inguruan maiatzean antzeko gaiengatik.

Aita Mennik lau zentro handi kudeatzen ditu, eguneko zentro sare bat eta anbulatorioak. Orain arte kudeatu dugu baldintza aldagarrietara eta denok dakizkigun mugetara egokituz. Duda barik gauzak beti hobeto egin daitezke, Aita Menni osatzen dugunon lanaz eta konpromisioaz harro gaude. Izugarria da pandemia kudeatzen duen taldeak horretan jarritako ordu kopurua, gehiegi pertsona askoren lana desprestrigiatzen saiatzen diren komunikatuak erantzun behar izateko. Alde honetatik, eskertzen dizkiegu Aita Menniko 1.000tik gora langileek, gizon nahiz emakume, egunero jartzen dituzten konpromisoa eta profesionaltasuna.

PCRen inguruan
Langileei PCRak egitea Osasun Publikoaren, Epidemiologiaren eta Aita Menniko Prebentzio Zerbitzuaren arteko elkarlana da. Pandemiaren hasieratik 3.000tik gora proba egin zaizkie langileei zentroetan, alde guztiek egoki ikusi dutenean.

Sektorizazioa
Arrasateko Aita Menni Ospitalea 16 laguntza-unitatez osaturik dago, eta horietan martxoan pandemiaren hasi zenetik pertsonalaren sektorizazioari eutsi zaio, baita pertsona erabiltzaileen jarduera birgaitzaileena ere.

Pertsonal tekniko batek unitate ezberdinetan dihardu, beharrezko prebentzio-mailak mantenduz, euren parte-hartzeak gutxienera murriztuz, betiere unitateak garbi daudenean, eta agerraldi bat izatean beti betetzen dira kontingentzia-planak markatutako jarduerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen