Aita Menniko Zuzendaritza: “Akordioak ez dira grebekin lortzen”

1
743

Halaber, azpimarratu du aurten soldatak %4’3 igo dituela, “langileak akordio faltaren ondorioz kaltetuak izan ez daitezen”.

Argazkia: Aita Menni.

ELAk greba egun berriak deitu ditu otsailaren 7, 8, 9, 10 eta 11rako, eta horren aurrean Aita Menniko Zuzendaritzak adierazi du “2020ko apirilean ordainketak egin zirela, konbenioaren harira, 2018ari eta 2019ari zegozkien %2’3ko igoerarekin”.

Zuzendaritzak azaldutakoaren arabera, erabaki hori hartu zuen “Komitearen jokabidea langileen interesen aurkakoa izan ez zedin”.

Gehitu egin duenez “akordioak lortzen dira entzuten, negozitatzen eta bi aldeek amore ematen”, “ez inposatzen eta mahaitik altxatzen norberaren proposamena onartzen ez bada, ELAk bileretan egiten duen bezala”.

Zuzendaritzaren ustez, ELA sindikatuak “ez du entzuteko eta negoziatzeko batere borondaterik”, bere esanetan, “Aita Mennik hitz egiteko prest darrai”.

Aita Menniren Zuzendaritzak adierazi du greba eskubidea “era desegokian” aplikatzeak “urratu egiten duela pazienteek euren senideekin komunikatzeko duten eskubidea”, “bisitak eta irteerak zailtzen dituela” eta “jarduera birgaitzaileak ekiditen dituela”.

Era berean, adierazi duenez, ELAren adierazpenak “ez dira zehatzak”, eta horrek kaltetzen ditu “langileak, pazienteak, erabiltzaileak nahiz familiak”. Ustezko zehaztasun falta horren arrazoia “ELAk ospitaleetako eta zentro sozio-sanitarioen egoera ez ezagutzea” litzateke.

Zuzendaritzak sindikatuari egotzi dio “negoziazio mahaian ez komunikatzea”, eta horrek dakarrela bere hitzetan ELAk “sinesgarritasuna galtzea” Euskal Autonomia Erkidegoko “erakunde sanitario nahiz sozio-sanitarioetan”.

Iruzkin 1

  1. Langileok ez daukagunean beste irtenbiderik greba egiten dugu, nagusiek ez dituztenean langileen lan-baldintzak errespetatzen langileok gure eskubideak defendatzen ditugu, eta batzuetan grebak egiten ditugu.
    Langileok ez dugu grebarik egiten, kirola egiten duenak bezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen