Aita Menniko Zuzendaritza: “29 paziente positiboen gehiengoa egonkor dago, 8 langile positiboak isolamenduan”

0
1133

ELAren informazioaren ostean, Zuzendaritzak Ospitaleko 37 positiboak “osasun-alerta egoera globalean” kokatu ditu. Zuzendaritzak ELAren adierazpena “onartezin” bezala definitu du. Gehitu duenez kalteturiko unitateko langileen jokaera “konpromiso eta ospitalitate eredu da”.

Gaur goizean Aita Menniko ELAk agerraldiaren berri eman du, eta horren ostean, Aita Menniko Zuzendaritzak gaurko, azaroaren 11ko, datu eguneratuak jakinarazi ditu:

“29 paziente positibo daude, horietako 12 sintoma barik eta PCR negatiboarekin”. Agerraldi hau “azaroaren 6 agertu zen, eta PCRak egin dira”.

Positibo emandako “pazienteen gehiengoa egonkor dago, asintomatiko edo itxuraz sintoma arinekin (sukarra, katarro-sintomak), paziente 1 izan ezik, sukar altuagoa duena eta kaltetuagoa dago”.

Ziurtatu duenez paziente guztiei “beharretara egokitutako tratamenduak jarri zaizkie, etengabeko zaintza medikuarekin”. Era berean, Ospitaleko Unitate honen barruan “bi gune jarri dira: COVID zona eta isolamendu zona”.

Zuzendaritzatik azaldu dutenez pazienteen familiak eboluziaoren inguruko informazioa jasotzen ari dira, “etengabean”.

Langileei egindako azken azterketen arabera, “eta emaitza batzuk jasotzeke daudela, 8 kasu positibo atzeman dira, eta zehaztu gabeko kasu bat, denera 9, horien artean jatorrizko kasua”.

Pertsona horiek “guztiak isolamenduan daude euren etxeetan, egoera asintomatikoan edo sintoma arin batzuk dituzte”.

Aita Menniko Zuzendaritzak adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin “etengabeko komunikazioan” dagoela. Hartu-eman horietan azaltzen dira “elkarrekin koordinatuta egiten ari diren jarduerak”.

Zuzendaritzak gehitu duenez, ELAren adierazpenak “onartezinak”, “alarmistak”, “oportunistak” eta “faltsuak” dira.

Zuzendaritzak azaldu duenez ELAren adierazpena “saiatzen da konbenioaren negoziazioa eta agerraldia lotzen. Agerraldia osasun-alerta egoera global batean sortu da, martxotik osasun-alorrak eta alor soziosanitarioak kaltetzen diharduena, baita gizartea bere osotasunean ere”.

Langileen lan-baldintzak aipatu barik, Zuzendaritzak “azpimarratu nahi ditu bere plantila osoaren konpromisoa eta profesionaltasuna. Aipamen berezi bat egiten die kalteturiko unitateko langileei”:

“Euren borondatez eskatu dute eurak antolakuntzaz arduratzea, kalteturiko pertsonak zaindu ahal izateko, errefortzuak eskatu barik, eurak direlako egoerari aurre egiteko pertsonarik aproposenak, euren zaurgarritasunagatik”.

Zuzendaritzak amaitu du adieraziz jokabide hori “konpromiso eta ospitalitate eredu dela, ez legoke gaizki beste batzuek hortik ikastea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen