Aita Menniko langileen greba eguna “arrakastatsua” izan zuten atzo

0
818

Testua: ELA.

Urriaren 14ko grebaren jarraipena handitu da. Enpresaren egoera ekonomiko eta finantzieroa bikaina izanda ere, zuzendaritzak 2020. urtean norbere babeserako ekipamenduan izandako gainkostua langileei leporatu nahi die eta horren aurrean langileek erantzun eredugarria adierazi dute.

Azken urtean Aita Menniren diru sarrerak %7 igo dira eta azken 4 urteetan 10 milioi euroko inbertsioak egin ditu zuzendaritzak, langileen lan baldintzak arautuko dituen hitzarmenean inolako hobekuntzarik planteatu gabe. Are gehiago, pasa den astean egondako mahai negoziatzailean enpresak aldez aurretik adostuta zeuden edukiak baino okerragoak planteatu zituen. Planteamendu hauek onartezinak dira EAEn hain funtsezkoa den osasun zerbitzua ematen duen entitate baten partetik.

Oztopoak oztopo eta Eusko Jaularitzak dekretatutako zerbitzu minimo altuak ikusita ere, langileek gaur egindako indar erakustaldia oso positiboki baloratzen du ELAk. – Aita Mennik Gipuzkoan zehar dituen zentro askotan %100ko zerbitzu miniMoak ezarri dira, langile askoren greba eskubidea urratuz-. Gainera, Aita Menniko langileen eskubideak defendatzeaz gain, osasungintzaren pribatizazioa eta merkantilizazioa gizartearen eztabaidagune bilakatzeko urrats garrantzitsuak eman dira.

ELAtik beste behin ere, Aita Menniko zuzendaritzari langileen baldintzetan behingoz inbertitzeko eskatzen diogu, dimentsio honetako solbentzia ekonomikoa duen osasunaren arloko enpresa honetan ezinbestekoa baita. Halaber, langileek azken hiru urte hauetan egindako borrokagatik zoriondu nahi ditu.

Apirilaren 15erako deitu dute hurrengo greba eguna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen