Aita Menniko langileek manifestazioa egin dute gaur plazatik hasita

0
1053

Aita Menniko langileek manifestazioa egin dute gaur 11:00etan Arrasateko plazatik hasita.

Zerbitzu minimoek langileen greba eskubidea “urratzen duten” arren, ELAk positiboki baloratzen du langileek orain arte eginiko “ibilbide kolektiboa”. Greba-txanda berri hau gaur amaitu dute, eta guztira 23 greba egun eginak dituzte.

Enpresako zuzendaritzak, beste behin, langileekin izaten ari den jarrera salatu du ELAk. Pasa den astean izandako bileran ez zuen “eduki zehatzik” proposatu eta gainera, langileak “beldurtu” eta greba “boikoteatzeko estrategiekin” jarraitzen du.

ELAk gogorarazi du Aita Mennik eskaintzen duela osasun mentalaren alorrean Osakidetzak Gipuzkoan eskaintzen ez duen zerbitzua. Hala, Arrasateko ospitalean dauden unitateen %80 administrazio publikoarekin izandako hitzarmenekin finantziatzen dira (Eusko Jaularitzako Osasun Saila, hiru Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzako Herrizaingo Saila). “Enpresa pribatu horrek sekulako solbentzia ekonomikoa dauka eta ezin da onartu langileen lan baldintzekin modu honetara jokatzea, ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen duen enpresa batek”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen