ELA sindikatuak deituta Seber Altube plazan egin dute bilkura.
Aita Menniko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute lan hitzarmen berriren alde. ELA sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute Sebero Altube plazan. Bere aldarrikapenen artean “segurtasun neurriak zorroztea eta lan osasuna bermatuz eta lan baldintzak hobetzea”daude.
Aita Menniren langileek mobilizazioei ekin zieten berriro ekainaren 8an, herria zeharkatu zuen auto karabana batekin eta hilaren 18an leku berean egin zuten elkarretaratzearekin.