Aita Menniko langileek euren gatazkaren konponbidea aldarrikatuko dute maiatzaren 26an

0
616

Testua: ELA

Aita Menni ospitaleko langileek, beste behin, euren gatazkaren konponbidea aldarrikatuko dute maiatzaren 26an eta ekainaren 16an deituako beste bi greba egunekin

Azken hauekin 5 izango dira langileek burututako greba egunak eta ospitaleko zuzendaritzak mugimendurik egin gabe jarraitzen du. Hiru urte pasa dira negoziaketa martxan jarri zenetik.

ELAtik irmoki salatzen dugu enpresako zuzendaritza bide honetan hartzen ari den jarrera. Langileen lan baldintzen kontura negozioa egiten jarraitzen du eta ez dauka inolako interesik kolektiboaren aldarrikapenei erantzunak emateko. Gogoratu beharra daukagu enpersa honen solbentzia ekonomikoa: azken urtean fakturazioa 1,7 milioi euro gehiagoa izan da eta Azken 4 urtetan 10 milioi eurotako inbertsioak egin ditu. Bitartean, sekulako lan kargak dituzte langileak, rotazio ikaragarria dago eta prekarietatea euren azaletan bizi dute.

Aita Mennik, halaber, urtero Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaularitzako Osasun Sailaren milioika eurotako partidak jasotzen ditu -diru sarreren hiru laurdenetik gora diru partida publikotatik dator-. Sistema honek eta enpresak interes ekonomikoak bizitzaren gainetik jartzen jarraitzen dute, eta Aita Mennikoa adibide garbia da. Bitartean, hemen ere, instituzioek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute eta langileek pazienteen bizitzak zaintzeko eurenak arriskuan jartzen dituzte lanera doazen bakoitzean.

Egoera honi benetako konponbidea emateko borrokaren hautua egiten du ELAk eta azkenenengo hilabeteetan eman diren greba dinamikakin jarraitzeko aldarria egiten du, langileen eskubideak bermatuz eta Aita Menniko arazoa eztabaida sozialera eramateko. Honegatik guztiagatik, asteazken honetarako deitu ditugun mobilizazioetan parte hartzera deitzen du ELAk:

  • – 7:30etan pikete informatiboak ospitalean.
  • – 11:30etan mobilzazioa Arrasateko plazan. Honen ostean, Gipuzkoakopentsiodunek egingo duten bizikleta martxaren amaieran,pentsiodunek Aita Menniko gatazkarekiko babesa agertuko dute.
  • – 14:00etan elkarretaratze zaratatsua ospitale atarian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen