Aita Menniko langileek elkarretaratzea egingo dute Herriko plazan

0
1245
Aita Menni

Gaur arratsaldeko 19:00etan Aita Menniko langileek kontzentrazio bat burutuko dute Arrasateko udaletxe aurrean.

Testua: Arrasateko Aita Menni ospitaleko enpresa batzordea.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Aita Menniko langileek kontzentrazio bat burutuko dute Arrasateko udaletxe aurrean. Pasa den abenduaren 4tik ari dira langileak mobilizazioekin, eta negoziazioak geldirik jarraitzen du.

Langileek urtebete daramatzate hitzarmena negoziatzen, eta enpresak ez du inolako borondaterik langileen lan baldintzak hobetzeko. Soldatak 2017tik igo gabe dituzte, kontratazioak egiterako garaian enpresak dauka kontrol guztia, lan karga itzelak dira. Langileen %30ak behin behineko kontratuak dituzte, eta lan  osasunari dagozkion neurriak ere ez dituzte kontutan  hartu nahi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen