Aldarrikapenek aurrera jarraitzen dute Aita Menniko zentroko langileen aldetik. Hainbat hilabetetan hainbat lan hobekuntza eskatzen zituzten protestak egin ostean, langile asko gaur arratsaldeko 18: 30ean hurbildu dira eskakizun berriak gehitzera.
Aita Menniko langile talde bat batu da gaur Sebero Altuben euren lanpostuetan “segurtasun neurriak zorroztea” eskatuz eta “lan osasuna bermatuz eta lan baldintzak hobetzea”.
ELAtik adierazi dutenez, bilera hau oso jende gutxirekin egin nahi izan dute, “Erantzukizunagatik” eta “koherentziagatik”: “Gure helburua ez zen jende asko elkartzea, baizik eta gure mezua modu arduratsuan helaraztea arrasateko bizilagunei”.