Aita Menniko langileek bilkura egin dute, agerraldi berrien aurrean eta lan baldintza duinak eskatuz

0
898

Testua: ELA.

Beren lan-baldintzak hobetzea eskatu dute, blokeatuta jarraitzen duen negoziazioari berrekinez eta enpresaren ez-betetze sistematikoen aurrean Lan Ikuskaritzari eta Osalani berehalako erantzunak eskatuz. Ia bi hilabete igaro dira ELAk Osalanen eta Lan Ikuskaritzan salaketa bat jarri zuenetik, ospitaleko egoeraren larritasuna azpimarratuz, eta oraindik ez daukagu erantzunik.

Egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du. UDI unitatean positibo berriak daude, eta langileek lan-karga izugarriak izaten jarraitzen dute, pertsonal faltagatik. Orain arte, hiru paziente eta bi langile daude kutsatuta. Gainera, enpresak ez du oraindik informaziorik partekatzen enpresabatzordearekin, eta, bitartean, publikoki dio zein ondo ari diren kudeatzen dena. Ez dira partekatu txertaketa-protokoloak, ez eta prebentzioaren arloko protokoloak ere, eta gai horiek aldez aurretik adostu behar dira ordezkariekin.

ELAk, beste behin ere, premiazko txertaketa-prozesuari buruzko informazioa eskatu du, eta enpresak ospitalean dauden arazoei konponbide definitiboa emateko. Ezinbestekoa da lan-arloko hobekuntzak dituen hitzarmen kolektibo bat negoziatzea asistentzia-arreta nabarmen hobetu dadin, baina enpresak bere interes ekonomikoaren alde egiten jarraitzen du.

Mobilizazioen dinamikarekin jarraituko dugu, ospitaleak dituen egiturazko arazoei behin betiko irtenbideak eman arte eta langileon eskubideak bermatu arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen