Gaur Aita Menniko langileak hamaseigarren greba eguna egiten ari dira, eta goizean elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen. Bestalde, bihar goizean auto karabana egingo dute Arrasateko kaleetan zehar, eta arratsaldean, 14:30etik 15:30era Aita Menniren ospitalearen aurrean bilduko dira. Greba-egun hauei amaiera emateko, ostiralean, otsailak 11, manifestazioa egingo dute Herriko plazatik abiatuta, goiezeko 11:00etan.