Aita Menniko langileek egun bateko lanuztea egin dute

0
810

Gaur langileek egun bateko lanuztea egin dute, euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren borrokarako bidean.

Ekitaldia 11. 30ean hasi da Herriko Plazatik, eta ospitaleko langileek parte-hartze zabala izan dute. Plazan hitzordua egin ondoren, herriko kale nagusietako batzuk zeharkatu dituzte, eta herriko plazara itzuli dira. Bertan, ELA sindikatuko ordezkariek agiri bat irakurri dute, eta, besteak beste, langileen lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute.

Honetaz gain, atzo bertan, ELA-k testua argitaratu zuen zerbitzu minimoen inguruan: “Beste behin ere, Eusko Jaularitzak araututako zerbitzu minimoak neurrigabekoak dira, langileek greba eskubidea mugatuz. Gainera, greba eguna baino hamar ordu lehenago iritsi zaigu zerbitzu minimoen dekretua. Honek, enpresaren eskutan uzten dute zerbitzu minimo hauen antolaketa guztia, langileen ordezkariekin kontrastatzeko denbora margenik utzi gabe eta presio guztia langileen bizkar gainera eramanez. ELAtik oso larritzat jotzen dugu, beste behin ere, Eusko Jaularitzaren jarrera eta argi geratu da administrazio publikoa patronalaren mesedetan lerrokatzen dela etengabe. Praktika hauen helburu bakarra greba zapuztea da, langile guztiak nahastuz eta inolako margenik utzi gabe gure antolakuntzarako”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen