Aita Menniko langileek bidezko hitzarmen baten aldeko mobilizazioei ekin diete berriro

0
672

Langileak Eroskiko aparkalekuan elkartu dira gaur arratsaldean, eta auto karabana batekin Arrasateko kaleetan barrena ibili dira.

Aita Menniko langileek mobilizazioei berrekin diete gaur, bidezko hitzarmena eskatzeko, Covid-19ak eragindako krisi sanitarioaren ondorioz mobilizazioak geldiarazi behar izan ostean. Langileak Eroskiko aparkalekuan bildu dira arratsaldean, eta auto karabana batekin Arrasateko kaleetan barrena ibili dira.

Aita Menni kudeatzen duen enpresak aldebakarreko erabakia hartu du langileei zor zitzaizkien atzerapenak ordaintzeko. ELA sindikatuak “propaganda eta aurpegia garbitzea” egotzi dio, “Gure lanak herritarren aldetik izan duen aitorpena aprobetxatuz”.

Langileen ordezkariak azaldu duenez, “Borrokan jarraituko dugu bidezko hitzarmen bat lortu arte, egiten dugun lana baloratuko duena”. Era berean, “Diru kontua ez ezik, gaixoengan eragin zuzena duen langile eta baliabide falta” dela azpimarratu du. “Lan-baldintza duinak nahi ditugu. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen