Aita Menniko langileak grebara deitzen ditu ELAk ostegun honetarako

0
458

Argazkia: MB Artxiboa.

Honekin lau izango dira langileek eginiko greba egunak. Enpresa batzordea duela hilabete bildu zen enpresaren zuzendaritzarekin eta ordutik enpresaren erantzunik ez dutenez, grebarekin jarraituko dute langileek.

Dagoeneko 3 urte daramatzate euren lan baldintzak hobetzeko borrokan.Gipuzkoa eta EAE mailan hain garrantzitsua den ospitale honetan, ELAtik onartezintzat jotzen ditugu enpresa hau osatzen duten 500 langileek dituzten lan baldintza prekarioak. Zuzendaritzak azken 4 urtetan 10 milioiko inbertsioak egin ditu, milioika eurotako irabaziak dauzka eta langileen baldintzetan ez da inoiz inbertitzen. Bien bitartean, kontratazioan sekulako arazoak daude, pertsonal gutxirekin lan karga handiei egin behar izaten diete aurre eta sarri askotan langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurririk gabe.

Pazienteen zaintzaren kalitatea bermatzeko ezinbestekoa da langileen baldintzak hobetzea. Aita Mennin ere emakumeak dira gehiengoak eta ospitale honetako langileen errealitateak ere prekarietateak emakume aurpegia duela agerian uzten du. Pandemiak ere, lehen mailakoak bilakatuzituen langileak, baina praktikan enpresak behin eta berriz gutxiesten ditubere interes ekonomikoak lehenetsiz.

Hala, ostegun honetako greba egunean dagoen mobilizazio egitarauan parte hartzeko deia luzatzen du ELAk.

Honakoa izango da asteazkenerako mobilizazio egitaraua:

  • 7:30etan pikete informatiboak ospitalean.
  • 11:30etan mobilzazioa Arrasateko plazan.
  • 14:30etan elkarretaratze zaratatsua ospitale atarian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen