Aita Menniko langileek grebako azken eguna egin dute gaur

0
919

Aita Menni taldea, Gipuzkoako Osasun mentaleko sarean dagoen “enpresarik garrantzitsuena da”, eta ospitaleko unitateen %80ak hitzarmenak ditu Eusko Jaularitzako Osasun Sailarekin eta EAEko Aldundi guztiekin.

Sindikatuak adierazi du, oraingoz, ez duela inolako akordiorik lortzeko asmorik: “Egoera honi irtenbidea aurkitzen saiatu gara, baina arduradunek ez dute negoziatzeko inolako borondaterik. Orain jakinarazi digute ez dutela ordezkapen-kontratu gehiago emango, eta, beraz, lehen baino egoera prekarioagoan gaude. Aita Mennin lan egitea prekarietatearen parekoa da, eta hori jendeak eta erakundeek jakin behar dute. Erakunde publikoek ez dute bitartekari izateko inolako asmorik, eta inork ez digu arazo hau konpontzen laguntzen “.

Guztira 500 langilek osatzen dute Aita Menni eta Gipuzkoan dauden osasun mentaleko langileen %60a suposatzen du, ELAk azaldutakoaren arabera.

“EAEko osasun sarearen alderaketa bat egingo bagenu, Gipuzkoa da erdi eta epe luzerako egonaldiak dituzten osasun mentaleko ospitale publikorik ez duen lurralde bakarra”.

Sindikatuak Aita Menniko langileek “sufritzen duten prekarietatea behin eta berriro” salatu du azken urteotan. Lanaldi partziala duten langileak “nabari dira Aita Mennin, lan kargak gero eta handiagoak dira eta rotazio handia dago bertan, langileek eurek Osakidetzara jotzea erabakitzen dutelako lan baldintza hobeen bila”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen