Aita Menniko langileak greba eguna egiten ari dira ELAk deituta

0
401

Langileen lan baldintzak hobetzeko beharrezko inbertsioak egiteko eskatzen dio ELAk enpresako zuzendaritzari, eta 3 urte baino gehiago dirauen gatazkari benetako konponbidea emateko.

Aita Menniko langileak gaurko eta biharko deitutako bi greba egunetako lehena egiten ari dira. Goizeko 10: 30etan martxa bat egin dute Aita Mennik Uribe auzoan duen Eguneko Zentrotik ospitaleko ateetara, eta bertan elkarretaratzea egin dute. Biharko kanpaldia antolatu dute Aita Menniren ospitaleko atean. Kanpaldia goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldean amaituko da.

ELA sindikatuak  bost greba egun deitu ditu Aita Menni ospitalean eta kanpoko zentroetan. Greba-egunak gaur eta bihar, eta azaroaren 2an, 3an eta 4an izango dira. Aita Mennik 480 langile ditu gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat zentrotan.

Langileek hiru urte daramatzate enpresarekin negoziatzen, eta azpimarratu dutenez, “Zuzendaritza honek ez du inolako borondaterik bere lan-baldintzak hobetzeko”. Salatu dutenez, “10 milioi euroko inbertsioak egin ditu lau urtean, eta langileek ez dute inolako babesik sentitu, guztiz kontrakoa. ” Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren bitartekaritza eskatu dute, “Aita Mennik Osakidetzarekin hitzartutako zerbitzua eskaintzen baitu. “

Aita Mennin lan egiten duten langileen aldarrikapenen artean honako hauek daude: soldata igoerak, lanaldiak hobetzea, kontratazioa arautzea eta, batez ere, zerbitzua hobetzeko beharrezko neurriak hartzea. ELAk Arrasateko herritar eta gizarte eragile guztiak mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen