Aita Menniko hainbat langilek mobilizazioei berrekin diete

0
538

“Enpresaren erantzun faltaren aurrean”, bilkura egin zuten aurreko astean, “langileen lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortu eta ospitaleko zaintzaren kalitatea hobetu arte”.

Beheko testua: ELA.

Pasa den ekainean langile batzordeak enpresari proposamen berri bat luzatu zion, negoziazioan urratsak emateko helburuz. Baina enpresako zuzendaritzak ez du interesik agertu. Beraz, langileek mobilizazioak indartuko dituzte hemendik aurrera.

Dagoeneko bost greba egun eginak dituzte langileek euren lan hitzarmenaren defentsan eta hiru urteko borroka luzearen ostean ere, enpresak entzungor jarraitzen du. ELAtik irmoki salatu nahi du enpresak langileekiko duen jarrera pasiboa . Solbentzia ekonomiko izugarria duen enpresa da, milioika eurotako irabaziekin urtean, batez ere diru publikoz finantziatzen da eta Euskal Herriko osasun sisteman ezinbesteko papera betetzen du.

Bien bitartean, Aita Menni ospitaleko langileen baldintzak guztiz prekarioak izaten jarraitzen dute. Lanaldi partzialak, egutegi jasanezinak eta batez ere langile falta izugarria dago. Aspaldiko udarik gogorrena ere bizi dute langileek: bajak ez dira bete, erizainak falta izan dira eta titulazio gabeko erizain laguntzaile hainbat egon da lanean.

Horrek guztiak pazienteen zaintzaren kalitatean kalte nabariak ekarri ditu. Ezin dugu ahaztu bereziki zaurgarriak diren pazienteei buruz hitz egiten ari garela.

ELAk enpresaren zuzendaritzari beste behin ere negoziatzeko borondatea adierazi nahi dio eta behin betiko gatazka honi amaiera eman diezaion. Mugimendurik egon ezean, langileek mobilizazioak eta grebak areagotuko dituztela ere adierazi nahi du ELAk, eta borrokan jarraituko duela langileen lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortu eta ospitaleko zaintzaren kalitatea hobetu arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen