Testua eta argazkiak: Aita Menni.
Arrasateko eta Donostiako (Zuatzu) Aita Menni Ospitaleko Ahizpen eguneko zentroetako garuneko kaltea eta gaixotasun mentala duten pertsonek Errealeko estadioa bisitatu dute gaur goizean.
Reale Arenako instalazioetan zehar, Gipuzkoako gure zentroetan futbola eta oroimen tailerrak ematen dituzten bi futbolari beteranoak izan dituzte bidelagun: Bixio Gorriz eta Michel Loinaz.
Taldeko beste futbolari beterano batzuk batu dira bisitara, hala nola, Txino Martinez, Diego Alvarez, Agustin Gajate, Juan Mari Esnaola, Ibon Amutxastegi eta Periko Alonso.
25 erabiltzaileentzat, Aita Menniko profesionalekin eta kasu askotan haien senideekin batera etorri dira estadiora, goiz bikaina izan da, futbolariak ezagutu eta Txuri Urdin taldearen loriak gogoratuz gozatu baitute.
Eskerrak eman nahi dizkiegu euren denbora eta maitasuna ematen diguten futbolariei, baina baita ere, LaLiga Fundazioari eta @FEAFV , laguntzen ditugun pertsonei hain momentu onak ematen dizkieten futbolean oinarritutako Oroimen Tailer hauek sustatzeagatik.
ESKERRIK ASKO!!!











