“Aita Mennik langileak prekarizatzen jarraitu nahi du” [Aita Menniko langileen testua]

0
450

Hilabeteak zain egon ostean, enpresaren zuzendaritzak bart bilera berri batetara deitu zigun eta bilera horretan aurkitutakoa guztiz onartezina izan da. Aldez aurretik adostutako edukiak okertzen ditu eta orain arte negoziatutakoa zapuzten du. Beste behin ere, empresa honek dituen asmoak ageriak gelditu dira: bere interés propioak eta langileen kontura politxokoak betetzea. Non gelditzen dira ustez enpresa honek ustez defendatzen dituen baloreak?

Berdintasun planen inguruan harrotasunez hitz egiten du enpresak, etorkizuneko erronka berriei buruz gizon eta emakumezkoen berdintasunaren bidean. Baina bitartean, emakume eta gizonezkoen arteko soldata arrakala ezabatzeko neurriei buruz ez du entzun ere egin nahi. Hala, garbitasunaz arduratzen diren emakumeak beste behin ere bigarren planoan utzi nahi ditu.


Arlo ekonomikoari dagokionez, KPIaren azpitik dauden proposamenak egin ditu. Ez al da ohartzen langileen erosahalmena galtzea esan nahi duela horrek? Halaber, urteko lanaldia murriztearen truke norbere eginkizunetarako egunak ezabatzea proposatu du. Jolasean dabil langileen eskubideekin eta zerbait proposatzen dute daukaguna kentzearen ordainetan. Mehatxuek ez digute balio, baina horretan saiatzen ari dira. Aita Mennin behar berezi handiko pazienteak duade eta langileek 400 istripu desberdineko inzidentziak dituzte urtean. Lan osasun eta segurtasunaren esparruko neurriei ere uko egiten diete, baina arrisku plusari ere.


Negoziazioa duela urtebete pasa hasi zen eta ezin dugu ahaztu enpresa hau irabazi asmorik gabekoa dela, 480 pertsonak egiten dute lan. Urtean milioi bat eurotik gorako irabaziak dituzte; margena soberan dute langileen lan baldintzak hobetzeko, baina ez dute borondaterik. Foru Aldundiare eta Osakidetzarekin hitzartutako milioika euro jasotzen dituzte, gipuzkoar guztionak. Langileei errespetua faltatzen diete, zerbitzuaren kalitatea okerrera doa eta eurek ez dute ezer egiten.


ELAtik enpresaren jarrera irmoki salatu nahi dugu beste behin ere. Bien bitartean, mobilizazioekin jarraituko dugu eta gatazka sendotu, errealitate hau kalean sozializatuz. Honekin batera, Arrasateko herritar orori dei egin nahi diegu mobilizazioetan parte hartzera. Hala, ostegun honetan, arratsaldeko 19etan Sebero Altuben egingo den elkarretaratzera animatu nahi ditugu herritarrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen