Ekimen honen helburuak dira, Aldundiarekin elkarlanean, egoitzetako “ekipo profesionalak laguntzea, euren galderei erantzutea eta euren zalantzak argitzea”.
Irudia: Aldundia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aita Mennirekin lankidetzan, lurraldeko egoitza guztientzat formakuntza saioak antolatu ditu.
Guztira 5 saio antolatu dira, lehen hirurak gaur egin dira eta gainontzekoak bihar izango dira. Saioek helburu dituzte Covid-19aren inguruko aspektu ezberdinen kudeaketaren inguruko aholkularitzan eta formakuntzan sakontzea, adibidez:
Kontingentzia planen aplikazioa eta gaur arte hartutako neurrien errepasoa, baita hondakinen kudeaketa, NBEen erabilera eta kentzea, zentroen sektorizazioa, barne-zirkuituen kudeaketa,… ere.
Lehenik, Aldundiak adinekoen egoitzei zuzendutako saioak antolatu zituen Matia Fundazioaren eta Osakidetzaren laguntzarekin, eta oraingoan, talde txikiagoetan, Aita Menniko zuzendari gerentea den Mikel Tellecheak, bertako teknikariek eta Aldundiko Gizarte Politikako departamentuko ikuskaritza zerbitzuko teknikariek, orain arte landutako alderdietan sakondu dute, xede dutela egoitza zentroetako ekipo profesionalak laguntzea eta dituzten galdera eta zalantzak argitzea.
Saio hauek, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundia, Aita Menniren lankidetzarekin, egiten ari den jarduketaren testuinguruan kokatzen dira, non Gipuzkoako egoitza guztiei aholkularitza indibidualizatua eta presentziala ematen ari zaizkien.
Ildo honetan, Aita Mennik bisitatu egin ditu behin gutxienez egoitzak eta Covid-19aren hedapenaren prebentziorako edota eusterako beharrezkoa den laguntza eman zaie.