Ospitaleko Zuzendaritzak jakitera eman du azaroaren 25etik Benito Menni 3 Unitatean 26 paziente negatibizatu direla, baina Psiatria Legaleko Unitateko pazienteetan 6 positibo gehiago daudela. Ospitaleko Aranzazu 2 eta RAM unitateetan kasu berriak atzeman dituzte.
Aita Mennik pandemiari aurre egiten jarraitzen du, eta gaur arratsaldean egoeraz informatu du:
Psikiatria Legaleko Unitatea:
- Azaroaren 25ean 6 kasu positibo atzeman ziren Unitatean, eta gaur egun 12 dira PRC positiboa dutenak.
- Pazienteen egoera klinikoa “egonkorra da, eta horietako batek soilik ditu sintoma arinak”.
- PCR positiboa duten langileen kopurua 10 da.
Benito Menni 3 Unitatea:
- Hasierako 37 Covid-pazienteetatik 2 zendu dira “aurrez zituzten patologiengatik” eta 26 negatibizatu dira (PCR negatiboa edo IgG). 9 kasu positibo geratzen dira, eta horietatik 4 “egoera larrian daude, baina hobera egin dute”.
- Kutsatutako 13 langileetako 2k lanari berrekin diote.
- Goian aipatutako bi unitateetako familiak “informatuta daude eta pazienteen inguruko eboluzioaren gaurkotutako informazio jasotzen jarraitzen dute. Bisitek bertan behera jarraitzen dute”.
Aranzazu 2 eta RAM Unitateak:
- Ospitaleko beste bi unitatetan beste bi langilek positibo eman dute: Aranzazu 2 eta RAM unitateetan.
- Orain arte unitate hauetako langileei egindako kontaktuen jarraipenei dagokienez, 1ek positibo eman du eta besteek negatibo.
Aita Mennik “etengabeko komunikazioan jarraitzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin, eta era koordinatuan egiten ari diren jardueren inguruan”.