Aita Menni inguruko testek negatibo eman dute, eta 3 emaitza falta dira

0
891

Ospitaleko 5 positiboen ingurukoen “kontaktu laboralei eta pertsonalei testak egin zaizkie, eta denek negatibo eman dute”. Zuzendaritzaren ordezkaritzak ere azaldu du orain 3 pertsonei egindako testen emaitzak jakitea falta dela.

Argazkia: Aita Menni.

Aita Menniko Zuzendaritzaren ordezkaritzatik adierazi dute Ospitaleak “orain arteko lan-ildoari jarraituko duela”, eta “segurtasun- eta garbitasun-neurri guztiak hartzen jarraituko duela”.

Bide horretan, Ospitaleak azaldu du orain arte egindako “test guztiek negatibo eman dutela, besteak beste, PCR testak erabiliz”.

Test horiek egin dizkiete positibo emandako 5 pertsonen “kontaktu laboral eta pertsonal guztiei. Orain inguru horretako 3 pertsonei egindako testen emaitzak jakitea falta da”.

Hiru lagun horiek “koarentenan daude, eta espero dugu eurei egindako testen emaitzak ere negatiboak izatea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen