Aita Menni: “Bigarren agerraldi bat, PCRetan denera 51 positibo, heriotza bat eta neurri gehiago ditugu”

0
1593

Zuzendaritzak informatu du atzo agerraldi bat atzeman zela Pskiatria Legaleko Unitatean. Bertako paziente eta langile presente denei PCRak egin dizkiete, 6 positibo atzemanda. Lehen agerraldiari dagokionez, testak egiten jarraitzen dute, 45 positibo atzemanda. Adineko paziente bat hil zen. “Familiak eta Eusko Jaurlaritza informatzen gabiltza”.

Aita Menniko Zuzendaritzak informatu du “atzo (azaroak 25) bigarren agerraldi bat atzeman zela Aita Menni Ospitalean, Psikiatria Legaleko Unitean. Agerraldi horri gehitu behar zaio azaroaren 6an Benito Menni 3 Uniteatean atzeman zena”. Egoera ondorengoa da:

Psikiatria Legaleko Unitatean:

  • 6 kasu positibo atzeman dira
  • Azaroaren 24an, paziente bati sintomatologia atzeman ostean, Unitateko paziente denei (20) PCRa egitea erabaki zen. Gaur (azaroak 26) testen lehen emaitzak jaso dira: 6 kasu positibo eta 14 kasu negatibo”.
  • Pazineteen egoera klinikoa egonkorra da, eta batek solik dauzka sintoma arinak.
  • Sintomatologiagatik kasu susmagarria atzeman zen unetik beretik, paziente guztiak isolatu ziren.
  • Egoeraren ondorioz, Unitateko langile guztiei PCR baheketa bat egitea finkatu da.
  • Langile presente guztiei (19) PCRa egin zaie, eta beste 15 proba egiteke daude.

Benito Menni 3 Unitatean:

  • 34 paziente positibo daude eta 6 negatibo, hauetako 2 negatibizatuak dira eta gehitu behar zaizkie kutsatu gabeko 4 pazienteak.
  • Egoera zailean zegoen eta pluripatologia zuen emakumezko pazientea azaroaren 19an hil zen.
  • Pazienteen egoera egonkorra da, eta bizitza normala egiten dute unitatearen barruan, 4 pazientek sistoma arinak dituzte, eta oso adinekoa den paziente 1 larri dago eta oinarrizko patologia dauka.
  • Bihar (azaroak 27) lehen agerralditik 3 aste igaroko dira, eta PCRak eta antigorputzen testak egingo zaizkie kutsatutako lehen pertsonei.
  • Langileen inguruko azken parteak aipatzen zuen 11 langilek PCR positiboa zutela, eta kutsatze gehiagorik ez da izan.

Bi unitateetako familiak informatuta daude, eta informazio gaurkotua jasotzen jarraitzen dute pazienteen eboluzioari dagokionez. Zentroko bisitek bertan behera jarraitzen dute.

Aita Menni Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko komunikazioan dago, baita era koordinatuan aurrera eramaten ari diren jardueren inguruan ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen