Aisirako eta kirolerako baldintza hobeak aldarrikatu ditu GKSek

0
1109

Arrasateko Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Zaldibarren ostiralean pilota partidua eta kontzertua ospatu ziren.

Argazkiak eta bideoak: Arrasateko Gazte Koordinadora Sozialista.

Ekitaldia ostiral arratsaldean aurrera eraman zen Arrasateko Zaldibar frontoian eta parkean, ‘Aisialdirako eta kirolerako baldintzak borrokatu’ goiburu.

Pilotari dagokionez, Etxezarreta I-Irasuegi I bikoteak eta Etxezarreta III eta Irasuegi II bikoteak elkarren aurkako partidua jokatu zuten.

Gainera, partidaren ostean, Garazi eta Amaiur ahizpek kontzertua eman zuten, eta emanaldi hau ere gazte ugarik jarraitu zuten bertatik bertara.

GKSek adierazi du “enpresari eta politikariek gazte langileoi ezarri diguten miseriazko bizi ereduaren aurrean borrokatzea eta antolatzea dagokigula. Horregatik, Deba Bailarako GKStik hurrengo asteetan dinamika desberdinak jarriko ditugu martxan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen